Altzatarrok protagonista // Protagonistas de nuestro futuro

Posts tagged ‘Altzagaina’

LORTUKO DUGU // LO COSEGUIREMOS

Aspaldi ez dugula bloga berritu, baina berri politekin gatoz gaurkoan.

Alde batetik, datorren martxoaren 20rako antolatu dugun ALTZATARRON EGUNAren berri eman nahi dizuegu; altzatarron duintasuna agerian uzteko garaia dela uste dugu eta ekitaldi bat prestatzen ari gara hori islatzeko. Barrikotea ere antolatu dugu eta espero dugu altzatar mordoa animatuko zaretela gure etorkizunaren protagonista izan nahi dugula ozen esatera.

Bestalde, baina aurrekoarekin lotuta, kanta bat aurkeztera gatozkizue; Harrika taldeak kanta bat egin du altzatarron egunerako eta hemen aurreratu nahi genituen kanta horren hitzak.

LORTUKO DUGU ALTZA!

 

Hacía tiempo que no actualizábamos el blog pero hoy venimos con buenas noticias.

Queremos anunciaros que estamos organizando el ALTZATARRON EGUNA para el próximo 20 de marzo. Creemos que es hora de reivindicar públicamente la dignidad de Altza y estamos preparando un acto que lo refleje. El mismo día tendremos una comida popular con barricote y esperamos que muchísim@s altzarras os animéis a decir alto y claro que queremos ser protagonistas de nuestro futuro.

Además, os queremos adelantar la letra de la canción que el grupo Harrika ha hecho expresamente para el ALTZATARRON EGUNA. Esperamos tener pronto la canción para ponerla en el blog.

¡VAMOS A CONSEGUIR ALTZA!

 

 

LORTUKO DUGU ALTZA!*

(Musika: Harrika / Hitzak: Xanti Zapirain)

Gu jaio orduko Altzak

joa du mudantza

aspaldiko burua

orain da isatsa.

Ostera berpizteko

golpe oso latza,

ezustean hartu du

Cordobaren antza.

 

Salmentak lortu duena

da herria apurtu,

lorategia zena

hormigoi bihurtu.

Gure betiko ohiturak

goizetik zapuztu

eta euskara maitea

hozkailuan sartu.

 

Donostiak ezin digu

bizi-poza kendu,

irribarreak inoiz

tristurarik ez du.

Lehengo xarma oraindik

Altzak ez du galdu

betiko nortasuna

ezin baita saldu,

Altzatarrak gara gu!

 

Bagoaz,

jorratuz gure baratza

landatuz itxaropena

lortuko dugu Altza!

 

*1977an, Altzan, Franco hil ondoren, Altzako historia ezagutu nahirik eta aurreneko udal hauteskundeak gauzatu behar ziren aitzakiarekin, bertako taldetxo batek ateratako liburuxka batean argitaratutako bertsoak dira.

*Estos bertsos fueron publicados en un cuadernillo por un grupo de altzatarras en 1977, muerto Franco, con el pretexto de conocer la historia de Altza y de la cercanía de las elecciones municipales.

 

 

Aspaldi ez dugula bloga berritu, baina berri politekin gatoz gaurkoan.

Alde batetik, datorren martxoaren 20rako antolatu dugun ALTZATARRON EGUNAren berri eman nahi dizuegu; altzatarron duintasuna agerian uzteko garaia dela uste dugu eta ekitaldi bat prestatzen ari gara hori islatzeko. Barrikotea ere antolatu dugu eta espero dugu altzatar mordoa animatuko zaretela gure etorkizunaren protagonista izan nahi dugula ozen esatera.

Bestalde, baina aurrekoarekin lotuta, kanta bat aurkeztera gatozkizue; Harrika taldeak kanta bat egin du altzatarron egunerako eta hemen aurreratu nahi genituen kanta horren hitzak.

LORTUKO DUGU ALTZA!

 

Hacía tiempo que no actualizábamos el blog pero hoy venimos con buenas noticias.

Queremos anunciaros que estamos organizando el ALTZATARRON EGUNA para el próximo 20 de marzo. Creemos que es hora de reivindicar públicamente la dignidad de Altza y estamos preparando un acto que lo refleje. El mismo día tendremos una comida popular con barricote y esperamos que muchísim@s altzarras os animéis a decir alto y claro que queremos ser protagonistas de nuestro futuro.

Además, os queremos adelantar la letra de la canción que el grupo Harrika ha hecho expresamente para el ALTZATARRON EGUNA. Esperamos tener pronto la canción para ponerla en el blog.

¡VAMOS A CONSEGUIR ALTZA!

 

 

LORTUKO DUGU ALTZA!

(Musika: Harrika

Hitzak: Xanti Zapirain)

 

Gu jaio orduko Altzak

joa du mudantza

aspaldiko burua

orain da isatsa.

Ostera berpizteko

golpe oso latza,

ezustean hartu du

Cordobaren antza.

 

Salmentak lortu duena

da herria apurtu,

lorategia zena

hormigoi bihurtu.

Gure betiko ohiturak

goizetik zapuztu

 

eta euskara maitea

hozkailuan sartu.

 

Donostiak ezin digu

bizi-poza kendu,

irribarreak inoiz

tristurarik ez du.

Lehengo xarma oraindik

Altzak ez du galdu

betiko nortasuna

ezin baita saldu,

Altzatarrak gara gu!

 

Bagoaz,

jorratuz gure baratza

landatuz itxaropena

lortuko dugu Altza!

 

Advertisements

ALTZAREN HISTORIA, LABUR

XIX. mendean Altzak bere lur eremua ongi zehaztua zuen mugarrien bidez, eta 150 baserriz osaturik Udal Herri oso bezala onartuta zegoen  1821. Urtean. Abolizio eta berronarpen batzuk bizi eta gero Gipuzkoako Foru Aldundiak behin betikoz 1879 onartzen du Udalerri independente bezala eta Villa tituluaz 1910. Urtean.

Hala ere Donostiak ez du inoiz uzten alde batera bere anexio asmoa, are gehiago, 1915ean lortzen du Altzako udaletxeko agintariek batuketa onartzea. Hiriaren asmoa kuartel militarrak eraikitzea da  inguruko lurraldeetan, eta horrela adierazten du. Urte horietan Altzak baserriak at auzo gune bezala ditu gaur egungo Intxaurrondo, Larratxo eta Bidebieta eta beste populazio gune bezala azaltzen dira Altza gaina, Molinao, Buenavista, Herrera, Mirakruz gaina eta Martutene.

Urte honetan biztanleen ekimenak atzera botatzen du bi udalak batzeko saioa. Lehengoz 1915. urteko abuztuak 29an, 100 pertsona, Arzakeko Pedro buru zeukatela, osoko bilkura moztu eta idatzi bat aurkeztu zuten anexioren kontra garbi azalduz, eta herriko 47 pertsona ospetsuaz sinatu eta babesturik. Horren ondoren 1916.urteko azaroak 7an boto eskubidea zuten herritarren artean egindako kontsultak  honelako emaitzak eman zituen. 5 boto anexioren alde ( udal ordezkariak seguruenik),288 kontra eta 275 abstentzio. Garbi  azaldu zen kontrako jarreraren garaipena.

1936eko guda bukatu  ondoren, frankisten garaipena dela eta, bi herrien arteko lotura gauzatzen da. Faktore ezberdin batzuen eragina dago erabaki honen atzean:

  • Demokraziarik gabe hautatutako udal gobernu taldeak daude Udal buru bezala, inongo altzatarren ordezkapena eta interesen babesle ez direnak gobernadoreak izendatu baititu.
  • Altza Udalerriaren ondasunen txirotasunaren aitzakia. Hain zuzen Altzako ogasunaren egoera tamalgarriak justifikatzen du anexio espedientea.

Hala ere espedientean garbi azaltzen da, txirotasun egoera gudarekin zuzenen lotuta dagoela. Guda hasi baino lehenago udal ogasunak  guztiz osasun ona zuela behin eta berriro aurkitu dezakegu garai haietako dokumentuetan. Ikus dezagun Altzako festak zirela eta udalak 1993. urtean espresuki gai honetaz idazten zuena:

“Como puede verse, la Hacienda municipal se encuentra en buen estado aunque salga con el déficit por los gastos que ocasione la construcción de la carretera de Martutene, ya que con los dos primeros presupuestos aumenta el pasivo, pero aumenta proporcionalmente el activo, ya que las obras ejecutadas siempre quedan propiedad de la Villa”.[1]

Beste atal batean: “La Comisión Gestora desde que se hizo cargo del Ayuntamiento ha procurado por todos los medios aliviar en lo posible el paro obrero y se han acometido varias obras de importancia, que aunque no eran de pura necesidad el ejecutarlas, se han hecho con el fin de dar trabajo a los obreros parados”.

Zer gertatu zen guda garaian Altzaren egoera ekonomikoa 5 urtetan hain egoera tamalgarria eta jasan ezinera iristeko? Agian ez dugu inoiz jakingo. Baino garai haietan Altzak nahiz eta anexio espedienteak azaldu den irudian aipatu ez eta bere gutxiengo beharrak babesteko gai ez zela, ez zuela ez eskolarik, ez azokarik, ez Udalarik ez eta Udal hiltegirik,, benetan ikus dezakegu 1933. urtean zerbitzu guzti horiek zituela. Lehen aipatutako 1933. festetako aldizkariak dio , bi sendagile, praktikante bat eta beste sendagile eta praktikante bat Soros Lekuan zeudela Altzan eta hezkuntza publikoaren arloan dio:

“cuenta Altza con dos escuelas de niños del Estado y dos de niñas del Estado, una mixta municipal; una unitaria municipal; una unitaria de niñas de pago; una mixta particular gratuita; una unitaria de niños de pago; tres de niñas subvencionadas por el Municipio, una de párvulos particular de pago y una mixta particular de pago”.

Eskolara joaten ziren neska eta mutilen kontaketa gauzatzen du eta 1119 ikasle kopurua aipatzen du.

Guztiok dakigun bezala Udal Etxea eta Buenavistako Alkate Ordetza  gehi azoka, udal hiltegia eta suhiltzaileen egoitza martxan zeuden garai haietan.

Zer dela eta 1939. urtean  horrelako irudi tamalgarri eta zerbitzurik gabeko komunitate baten irudia zabaldu zen hain espresuki?

1939. urteko azaro goibel horretan anexio espediente abian jartzen da, prozesu guztia Gobernadore Zibilaren onarpenarekin betetzen da 1940ko martxoan.

Ez zen nahikoa izan hori geldi arazteko  altzatar askoren (hain zuzen 120) oposizioa.  Beraiek aurkeztutako idatzia Zugasti zinegotziak osoko bilkuran defendatu zuen. Anexioa onartu zen bilkura hartan

Une horretatik aurrera Donostiak erabakitzen du Altzako etorkizunaz eta diseinatuko du bere bidea ildo honetatik “servir a los intereses de la nación y a los intereses de una Donostia que busca expandirse urbanísticamente hacia el este avanzando hacia el puerto y sobre los terrenos rurales de Altza”.

Donostiar agintariek zioten, garapena ez zela gauzatuko nekazal biztanleriaren asmoak alde batera utziz, ez eta aglomerazio industrial edo sozialak bultzatuz eta eraikiz..

Gaur egun ongi baino hobeto ikus dezakegu Altza  Donostiako auzoa bihurtzeko egin ziren kalkulu guzti horien aurreikusien asmo eta legitimitatea.

Segundo Casaresek 1924. urtean esandakoak, populazio kopuru datuak azaltzen (4.000 biztanle) edo gestiokoak (azken 15 urteetan martxan jarritako zerbitzuak), Altza independentearen bidegarritasuna azaltzen zutenak, profetikoak ziruditen.

“Declarar oficialmente que dos pueblos son uno mismo cuando sus vidas han permanecido separadas hasta el momento de la declaración, y cuando existe natural antagonismo entre sus intereses municipales por ser uno de ellos principalmente rural y el otro urbano, es simplemente crear artificialmente un municipio, quebrantando los afectos naturales de los vecinos de Altza a su propio pueblo”.


[1] El activo del Ayuntamienrto era de 1.216.652 ptas. y el pasivo de 696.000 ptas., motivo por el que se acometen diversas obras: nueva traída de aguas desde el Caserío Audariz a Lisardi, construcción de un muro de contención en el barrio de Mirakruz, ambos por 51.000 ptas. Construcción de escuelas en el mismo edificio y compra de terrenos para escuelas en Mirakruz y Molinao, por 146.000 ptas. de las que 40.000 ptas han de ser aportadas por el Estado por las cuatro escuelas de Herrera. Construcción del primer trozo de la carretera de Buenavista a Martutene, por 55.000 ptas.