Altzatarrok protagonista // Protagonistas de nuestro futuro

Posts tagged ‘altzatarron eguna’

LORTUKO DUGU // LO COSEGUIREMOS

Aspaldi ez dugula bloga berritu, baina berri politekin gatoz gaurkoan.

Alde batetik, datorren martxoaren 20rako antolatu dugun ALTZATARRON EGUNAren berri eman nahi dizuegu; altzatarron duintasuna agerian uzteko garaia dela uste dugu eta ekitaldi bat prestatzen ari gara hori islatzeko. Barrikotea ere antolatu dugu eta espero dugu altzatar mordoa animatuko zaretela gure etorkizunaren protagonista izan nahi dugula ozen esatera.

Bestalde, baina aurrekoarekin lotuta, kanta bat aurkeztera gatozkizue; Harrika taldeak kanta bat egin du altzatarron egunerako eta hemen aurreratu nahi genituen kanta horren hitzak.

LORTUKO DUGU ALTZA!

 

Hacía tiempo que no actualizábamos el blog pero hoy venimos con buenas noticias.

Queremos anunciaros que estamos organizando el ALTZATARRON EGUNA para el próximo 20 de marzo. Creemos que es hora de reivindicar públicamente la dignidad de Altza y estamos preparando un acto que lo refleje. El mismo día tendremos una comida popular con barricote y esperamos que muchísim@s altzarras os animéis a decir alto y claro que queremos ser protagonistas de nuestro futuro.

Además, os queremos adelantar la letra de la canción que el grupo Harrika ha hecho expresamente para el ALTZATARRON EGUNA. Esperamos tener pronto la canción para ponerla en el blog.

¡VAMOS A CONSEGUIR ALTZA!

 

 

LORTUKO DUGU ALTZA!*

(Musika: Harrika / Hitzak: Xanti Zapirain)

Gu jaio orduko Altzak

joa du mudantza

aspaldiko burua

orain da isatsa.

Ostera berpizteko

golpe oso latza,

ezustean hartu du

Cordobaren antza.

 

Salmentak lortu duena

da herria apurtu,

lorategia zena

hormigoi bihurtu.

Gure betiko ohiturak

goizetik zapuztu

eta euskara maitea

hozkailuan sartu.

 

Donostiak ezin digu

bizi-poza kendu,

irribarreak inoiz

tristurarik ez du.

Lehengo xarma oraindik

Altzak ez du galdu

betiko nortasuna

ezin baita saldu,

Altzatarrak gara gu!

 

Bagoaz,

jorratuz gure baratza

landatuz itxaropena

lortuko dugu Altza!

 

*1977an, Altzan, Franco hil ondoren, Altzako historia ezagutu nahirik eta aurreneko udal hauteskundeak gauzatu behar ziren aitzakiarekin, bertako taldetxo batek ateratako liburuxka batean argitaratutako bertsoak dira.

*Estos bertsos fueron publicados en un cuadernillo por un grupo de altzatarras en 1977, muerto Franco, con el pretexto de conocer la historia de Altza y de la cercanía de las elecciones municipales.

 

 

Aspaldi ez dugula bloga berritu, baina berri politekin gatoz gaurkoan.

Alde batetik, datorren martxoaren 20rako antolatu dugun ALTZATARRON EGUNAren berri eman nahi dizuegu; altzatarron duintasuna agerian uzteko garaia dela uste dugu eta ekitaldi bat prestatzen ari gara hori islatzeko. Barrikotea ere antolatu dugu eta espero dugu altzatar mordoa animatuko zaretela gure etorkizunaren protagonista izan nahi dugula ozen esatera.

Bestalde, baina aurrekoarekin lotuta, kanta bat aurkeztera gatozkizue; Harrika taldeak kanta bat egin du altzatarron egunerako eta hemen aurreratu nahi genituen kanta horren hitzak.

LORTUKO DUGU ALTZA!

 

Hacía tiempo que no actualizábamos el blog pero hoy venimos con buenas noticias.

Queremos anunciaros que estamos organizando el ALTZATARRON EGUNA para el próximo 20 de marzo. Creemos que es hora de reivindicar públicamente la dignidad de Altza y estamos preparando un acto que lo refleje. El mismo día tendremos una comida popular con barricote y esperamos que muchísim@s altzarras os animéis a decir alto y claro que queremos ser protagonistas de nuestro futuro.

Además, os queremos adelantar la letra de la canción que el grupo Harrika ha hecho expresamente para el ALTZATARRON EGUNA. Esperamos tener pronto la canción para ponerla en el blog.

¡VAMOS A CONSEGUIR ALTZA!

 

 

LORTUKO DUGU ALTZA!

(Musika: Harrika

Hitzak: Xanti Zapirain)

 

Gu jaio orduko Altzak

joa du mudantza

aspaldiko burua

orain da isatsa.

Ostera berpizteko

golpe oso latza,

ezustean hartu du

Cordobaren antza.

 

Salmentak lortu duena

da herria apurtu,

lorategia zena

hormigoi bihurtu.

Gure betiko ohiturak

goizetik zapuztu

 

eta euskara maitea

hozkailuan sartu.

 

Donostiak ezin digu

bizi-poza kendu,

irribarreak inoiz

tristurarik ez du.

Lehengo xarma oraindik

Altzak ez du galdu

betiko nortasuna

ezin baita saldu,

Altzatarrak gara gu!

 

Bagoaz,

jorratuz gure baratza

landatuz itxaropena

lortuko dugu Altza!

 

Advertisements