Altzatarrok protagonista // Protagonistas de nuestro futuro

Posts tagged ‘hirigintza’

Azken asteko berriak // Noticias de esta última semana

Azken astean Altzarekin zerikusia duten hainbat albiste atera dira prentsa idatzian. 

Alde batetik, babes ofizialeko alokairurako etxebizitza sail baten eraikuntza gelditu behar izan dutela jakin dugu, horietako zenbait Auditz-Akularreko eremuan, Kutxak behar den kreditua eman ez duelako. Behingoagatik, krisia Donostiako udalaren basakeria urbanistikoaren aurka.

Durante la última semana hemos podido ver en la prensa escrita varias noticias relacionadas con Altza.

Por un lado, hemos sabido que han tenido que paralizar la construcción de varias viviendas destinadas a VPO de alquiler en Auditz-Akular porque Kutxa no ha concedido el crédito necesario. Por una vez, la crisis se ha posicionado en contra de la salvajada urbanística del ayuntamiento de Donostia

 

Donostia “paraliza” la construcción de 450 VPO de alquiler en Auditz Akular y Txomin

La denegación de créditos por parte de cajas y bancos frena proyectos de VPO de alquiler

EGUNERAKETA //ACTUALIZACIÓN:

Auditz Akular, el proyecto estrella que pierde brillo

 

Bestalde, aurreko berri horien aurrean, Altzaren nortasuna hizketagai duten artikulu bana argitaratu dira Gipuzkoako Hitzan eta Itzurunen. Gainera, Altza gara-Somos Altza herri ekimena ere aipatzen dute Hitzako artikuluan.

Frente a estas noticias, otros dos interesantes artículos sobre la identidad de Altza en Gipuzkoako Hitza e Itzurun. Además, en el de Hitza se menciona la iniciativa popular Altza gara-Somos Altza.

 

ONGI ETORRI ALTZA HISTORIKORA (Itzurun)

NORTASUNARI EUSTEKO TRESNA BILA – ALTZA, HERRI IZAN ZEN HURA (Gipuzkoako Hitza)

 

Prentsa oharra-Manifestuaren aurkezpena

ALTZATARREN MANIFESTU KOLEKTIBOA AURKEZTU DUTE

Altza herriko udaletxea izandakoan Manifestu Kolektiboa aurkeztu dute, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondotik etorritako 150ren bat bizilagunen aurrean.

Unai Elizasu bertsolariak ekitaldiari hasiera eman ondoren, sustatzaileek altzatar guztiei irekitako prozesuaren berri eman diete. Prozesu honen hasiera Manifestua bera da eta bere helburua Altza herri burujabea izan zela eta Donostiak bereganatu zueneko inguruabarra ez ahaztea izango lirateke, eta, geroari begira, altzatarrek bere lurraldean zer gertatu behar den erabakitzeko ahalmena eta protagonismoa behar dutela errebindikatzea.

Idatzian, Donostiako Udalak iraganean Altzan egindako hirigintza kaotikoa salatzeaz gain,  egun dituen planak ere kritikatzen dira, bere Plan Orokorrean Altzan 5.000 etxebizitza berri egitea aurreikusten duelako, horietatik 3.000 Auditz-Akular eremuan, Altzak duen berdegune nagusienean, hain zuzen ere.

Manifestua sinatu ondoren herritarrek hartu dute hitza eta bereziki azpimarratzekoa da edadeko bizilagun batzuk esandakoa. Horien artean bereziki hunkigarria izan da egungo Intxaurrondoko auzokide baten testigantza, Donostiak Altza bereganatu zueneko hartan present egon zelako. Horrenbeste argazkietan ikusitakoa, zinegotziek faxisten keinua eginez agertu zirela egun horrena kontatu duelarik.

Bukatzeko, gogoarazi dute martxoan “altzatarren eguna” ospatuko dela eta bitartean, beste ekitaldi batzuen artean, Manifestua jasotzen duen Liburu Ibiltaria elkarte eta bizilagun desberdinen atxikimendua jasotzeko eskuz esku ibiliko dela, Altza, Intxaurrondo, Bidebieta eta Martutenen zehar.

Udaletxetik irtetean Altza Kantuz abesbatzak eskaini du kanta sorta bat eta luncha izan dute partahartzaileek.

ALTZAN, 2010eko azaroaren 21ean